Eskaini zure denbora eta ezagutzak
Lankidetzarako aukera bat zure denbora eta ezagutzak beste pertsonei eskaintzea da. Adibidez, laguntza psikologikoa, informatika ikastaroak, jardueretan laguntza etab. Gaztelekutik proposamen bakoitza aztertuko dugu eta hori gauzatzeko beharrezko laguntza emango dugula agintzen dugu.
Baliabide materialekin parte-hartu
Soberan dituzun, erabiltzen ez dituzun edo beste pertsona edo familia batzuentzat baliagarriak izan daitezkeela uste duzun baliabide materialekin ere kolaboratu dezakezu, hala nola:
​
-
Eskola materiala
-
Elikagaiak
-
Material informatikoa
-
Beste batzuk
Gaztelekun baliabide horiek erabiliko ditugu lan egiten dugun jendeari erantzun eraginkorragoak emateko.
Ekonomikoki langundu
Lagundu ekarpen ekonomiko baten bitartez Gazteleku elkartea eta lagun iezaguzu erantzun onenak eskaintzen. Zure ekarpena zein proiektu edo arlotara zuzendu nahi duzun erabaki ahal izango duzu eta urte amaieran jasotako ekarpenen kontuak aurkeztuko dira.
​
Proiektuak edo arloak:
-
Zaurgarritasun egoeran dauden adingabeen sustapena:
-
Aisialdia eta hezkuntza
-
Hezkuntza errefortzua
-
-
Eskola / ordenagailuko materiala
-
Elikagaien eta familiaren higienea
-
Umeei zuzendutako euskarazko jarduerak sustatzea
-
Aurreko edozeinetara