top of page

Gazteleku

Polita den guztia poliki eraikitzen da

Gazteleku irabazi asmorik gabeko elkarte plurala eta independentea da, komunitatearen garapenarekin konpromiso sendoa duena, VII barrutian esku hartze sozialaren eta komunitatearen garapenaren arloan jarduten duena. Erakundetik, proposamen berritzaileak abiaraziz eta kalitatezko proiektuak sustatuz lan egiten dugu, ahultasuna eta gizarte-bazterketa gainditzera bideratuta, herritarrei protagonismoa berreskuratzeko aukera ematen dieten prozesu pertsonalak eta / edo kolektiboak ahalbidetuz. Horrekin batera, Gaztelekuk aniztasunek auzoko jardueran parte har dezaten sustatu eta bultzatzen du eta horretarako espazio eta kanal desberdinak errazten ditu.

grupo de niños y niñas mirando al mar

Gure historia

40 urteko lan komunitarioa

Gazteleku diktaduratik demokraziarako trantsizio garaian sortu zen, Errekalde auzoko mugimendua oso aktiboa zen testuinguruan (autopistaren aurkako borrokak, Plaza, Anbulategia, Haurrentzat Gabinete Psikopedagogikoa, San Adriango eta Eskurtzeko bigarren hezkuntzako ikastetxeak, hiri birsorkuntza eta etxebizitza okupazioak 83ko uholdeen ondoren, etab.). Errekaldeberri Familia Elkarteko gazte talde batek Errekaldeko Gazte Lokala (LjR) gestatzen eta martxan jartzen du, taldearen berezko beharrei erantzunez, elkarreragiteko eta beren proiektuak aurrera eramateko espazio bat bilatzen ari zirelarik. Horrela jaio zen gaur egungo Gazteleku.

​

40 urteko lan komunitarioa Errekalden

WhatsApp Image 2019-12-18 at 14.20_edite
niños y niñas en un columpio

Gure eginkizuna

Gazteleku Komunitate Garapenerako Elkarteak bere jarduera Bilboko VII auzoan garatzen du, zehazki hura osatzen duten auzoetan: Irala, Ametzola, Rekalde, Uretamendi, Betolaza, Iturrigorri-Peñascal.
 

Voluntarias

Boluntariotza

 KOMUNITAKO ERAGILE BEZALA

Gaztelekuko jarduera jende askoren ahaleginari esker da posible. Pertsona horien parte handi bat talde ezberdinetan aktiboki parte hartzen duten boluntarioak dira, eta euren denbora eta energiarekin auzokideen bizi-kalitatea hobetzen laguntzen dute.

​

​

Voluntarias
bottom of page