Gure
Eginkizuna
Gazteleku Komunitate Garapenerako Elkarteak Bilboko VII auzoan garatzen du bere jarduera, zehazki berau osatzen duten auzoetan: Irala, Ametzola, Rekalde, Artatzu, Uretamendi, Betolaza, Iturrigorri-Peñascal.
Gaztelekuren azken helburua gizartea eraldatzea da. Mobilizatzen dituen balioak pertsonen ahalduntzearen edo prestakuntzaren esparrukoak dira, beren bizi-baldintzak indibidualki eta kolektiboki eraldatzeko. Helburu horren barnean sartzen da pertsonei “bazterkeriaren zirkulutik” ateratzen laguntzea, euren kabuz konpon daitezkeen testuinguruetan eta egoeretan txertatuz, beren kideen laguntzarekin, aukera berrien bilaketan. Elkartearen eginkizuna VII. auzoan proiektu komun bat garatzea da, auzoetako bizi-kalitatea hobetuko duena eta antzemandako beharrei erantzuten diona, beti ere zeregin horretan pertsonen eta taldeen inplikazioa bilatuz.
Era berean, komunitate osoari zuzendutako esku-hartze eta garapen komunitarioaren eredua ezarri nahi da, inklusiboa eta parte-hartzailea, zeina bermatzen duen, ahal den neurrian, auzoko pertsona guztiek lurraldean baldintza berdinetan parte hartu ahal izatea.
Gatelekuk eredu autogestionatuen aldeko apustua egiten du, zeinetan pertsonak antolatu eta kudeatzeko ahalmena areagotzen duten, bere gabeziak baliabide esparrukoak direla onartuz, eta ez ideiak edo gaitasunen alorrekoak.