top of page

GURE BALIOAK

KONPROMISOA ETA GIZARTE ERANTZUKIZUNA

 Elkartetik ulertzen dugu gure lanaren izaeragatik eta auzokide garen aldetik, ardura gehigarria dugula lurraldearekiko eta lan egiten dugun jendearekiko. Jarduera orok pertsonen eta lurraldeko bizitzan ongizatea eta hobekuntza sortzea bilatzen du, prozesu horietan pertsona eta taldeek parte hartuz. Entitatean era batera edo bestera parte hartzen duten pertsona guztiei transmititzen diegun zerbait da. Horrez gain, garatzen diren ekintzak eraldatzaileak izan eta gizartean aldaketak sustatu nahi dituzte, bai eta injustiziak salatu eta pertsona guztientzat justizia soziala aldarrikatu ere.

DSC_0270.JPG

ERAGIN SOZIALA

Gaztelekuk erakundeekin  elkarrizketa bide bat ezarri nahi du, eztabaidatzeko eta akordioak lortzeko, pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko helburuekin bat datozen programak garatzeko. Era berean,  herritarren kontzientziazioa eta sentsibilizazioaren alde egiten du. Zentzu honetan bere esku-hartzearen helburu nagusia da pertsonak kontzientzia kritiko jorratzea eta gauzak aldatzeko ahalmena eta politika, araudi eta abarretan erantzukizunak eta aldaketak eskatzeko eskubidea dutela ulertzea.

DSC_0970_resize.JPG

PARTE HARTZEA

Gaztelekuk parte-hartzetik, entzutetik, kalean egonez, pertsonen beharrak eta nahiak ezagututa lan egiten du.  Auzoko dinamikan komunitate anitzek parte hartzea lehentasunezkoa da, beraz, entitatetik parte-hartze bideak eskaintzeko moduak bilatzen ditugu eta pertsonak bideratu eta laguntzen ditugu prozesu honetan.

20170628_195334.jpg

BIZIKIDETZA ETA ANIZTASUNA

Elkartearen lan ildo nagusietako bat bizikidetza eta aniztasunaren sustapena da. Gure gizartea eta gure ingurune hurbilena gero eta espazio anitzagoak dira eta, horregatik, ezinbestekoa da kohesio sozial handiagoaren alde lan egin ahal izateko topaguneen alde egitea, lurraldeko pertsona eta talde guztiek elkar ezagutu eta partekatzeko. elkarbizitza atzean utzi eta elkarbizitza “benetako” baten alde borrokatu.

ELKARLANA

Gaztelekutik beste talde eta entitate batzuekin elkarlana bilatzen dugu gure eguneroko jarduera garatzeko, dagoenetik abiatuz eta indarrak batuz. Elkarlanaren kultura oinarrizko balio bat da, Gaztelekuko partaide guztiei transmititzen zaiena, oinarrizkoa da komunitatearen garapenerako eta auzo-sareak ehuntzeko eta lurralde mailan.

BERRIKUNTZA 

Berrikuntza balio erantsia da entitatearentzat. Gaztelekuko jarduera hasi zenetik, komunitatean antzemandako egoerei eta beharrei erantzuteko irtenbide eta proposamen berritzaileak bilatzen saiatu da beti. 

BERDINTASUNA

Elkartearen oinarrizko baloreetako bat da gizon eta emakumeen arteko ekitatea sustatzea eta komunitatearen sentsibilizazioa sustatzea ikuspegi feministatik. 

WhatsApp Image 2020-06-04 at 20.32.07.jpeg

EUSKARA

Gaztelekun, euskara komunikazio hizkuntza nagusi gisa erabiltzea sustatzen da, praktika hori normalizatuz eta parte-hartzaileei hizkuntza horretan aske komunikatzeko espazioak eskainiz. 

bottom of page