Joan den astean hasi ziren Gaztelekuk antolatutako eguneko udalekuak, #CaixaProinfancia proiektuaren baitan.
Udalekuetan, gozatzeaz eta dibertitzeaz gain, gogoeta egiteko eta haurrekin kontzeptu batzuk lantzeko aprobetxatu dugu. Esate baterako, joan den astean lanean aritu ginen Haurren Eskubideek inguruan. Osasun eta hezkuntza eskubidetan sakondu genuen. Azken honetarako, haurrei haien ametsetako eskola imaginatzeko eskatu genien eta guri erakusteko.
Egun hauetan aukera izan dugu elikadurari buruz hitz egiteko, elikadura on baten garrantziaz jabetzeko eta elikagaien propietateak ezagutzeko.
Haurrak topera gozatzen ari dira egun hauetan, konpartitzen, ikasten, jolasten eta barre egiten. Udan ahalik eta ondoen murgilduz.
Comments