top of page
  • Writer's pictureGazte

𝙅𝘼𝙆𝙄𝙉𝙏𝙕𝘼 𝙋𝘼𝙍𝙏𝙀𝙆𝘼𝙏𝙐𝘼𝙆 𝙋𝙇𝘼𝙕𝘼𝙍𝘼!

Atzo, Aluzeta Komunitate Zentroan garatzen diren proiektu, tailer eta ekimen guztiak Errekaldeko Plazara atera ziren, auzokideek ezagutu dezaten Aluzetan garatzen den jarduera, bai eta nor dagoen ekintza bakoitzaren atzean.


𝓩𝓔𝓡𝓣𝓐𝓡𝓐𝓚𝓞?


Proiektu honek auzokideek dituzten jakintzak besteen eskura jartzea du helburu. Jakintzak sozializatzea alegia, inolako truke ekonomikorik gabe.


𝓩𝓔𝓡 𝓓𝓘𝓡𝓐 𝓙𝓐𝓚𝓘𝓝𝓣𝓩𝓐 𝓟𝓐𝓡𝓣𝓔𝓚𝓐𝓣𝓤𝓐𝓚?


Auzokideek dituzten jakintza edo talentuak. Izan trebetasun finetan, dantza eta mugimenduan, edota beste edozein diziplinatan.




𝓝𝓞𝓛𝓐 𝓐𝓝𝓣𝓞𝓛𝓐𝓣𝓩𝓔𝓝 𝓓𝓘𝓡𝓐?


Norbanakoek beren burua eskaintzen dute dituzten talentu edo trebetasunak partekatzeko, hala nola, jostura, sormenezko idazketa, marrazketa, yoga, etab. Horrela, taldeak sortzen dira ordutegi jakin batean eta ikasgelako dinamika bat sortzen da. Tailer horiek guztiak guztiz doakoak dira eta ematen dituzten pertsonak boluntarioak dira.


𝓞𝓝𝓤𝓡𝓐𝓚


Ekimen horren bidez, jakintza horiek berdintasunez sozializatzea lortzen da. Gainera, auzoko pertsonen arteko elkartze- eta bizikidetza-guneak sortzen dira, eta taldeko kide izatearen sentimendua sortzen da. Azpimarratu behar da horrelako ekimenek eragin oso positiboa dutela pertsonen autoestimuan, bai eta gogo-aldartean ere.


HAUXEK DIRA PLAZAN IZAN GENITUEN JAKINTZAK:


  • ᴊᴏsᴛᴜʀᴀ ᴇᴛᴀ ᴋᴀᴋᴏʀʀᴀᴛᴢᴀ

  • ᴀɴᴛᴢᴇʀᴋɪᴀ

  • ᴇɴɢʟɪsʜ

  • ᴀᴜᴢᴏ ʙɪᴢɪᴛᴢᴀ

  • sᴜᴋᴀʟᴅᴇᴀ

  • ᴍᴇʀᴋᴀᴛʀᴜᴋᴇ

  • ᴘɪɴᴛᴜʀᴀ

  • ᴛᴀʀᴏᴛᴀ

  • ᴇᴛxᴇᴋᴏ ᴇᴅᴇʀᴛᴀsᴜɴ-ᴇʀʀᴇᴍᴇᴅɪᴏᴀᴋ

  • ʙᴀᴛxᴀᴛᴀ

  • ᴏɴᴛᴢɪ ᴘᴏᴇᴛɪᴋᴏᴀ





9 views0 comments

Recent Posts

See All
bottom of page