top of page
  • Writer's pictureGazte

Euskaraldia

Gazteleku EUSKARALDIArekin bat!


Egunerokoan konpromiso irmoa hartua dauka Gaztelekuk euskararen ezagutza eta erabilerarekin. Ludoteketan, kanpamenduetan, txangoetan,…


Gure eguneroko jardueretan euskara lan-ildo iraunkorra da. Jolasan tresna sozio-hezitzaile paregabea topatu dugu Errekalde auzoan eta barruti osoan euskararen normalkuntza bultzatzeko. Izan ere euskara, gure hezkuntza proiektuaren zutabe preziatuetako bat baita. Egunotan, auzoko beste eragile sozial, kultural eta ekonomikoekin batera, EUSKARALDIA ekimenean murgilduta gabiltza, hortaz, badakizu gurean ere, “Belarri-prest” eta “Aho-bizi” koadrila jator bat topatuko duzula. Abenduaren lehenean, larunbatean, Errekaldeko plazan egun osoan zehar ospatuko dugun “Bizi-prest!” eguna jaialdian parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu…


Etor zaitez!




0 views0 comments

Recent Posts

See All
bottom of page