top of page
  • Writer's pictureGazte

GAZTELEKUKO TXIKIAK ONDARRUN*

Dakizuenez aurtengo udan Gaztelekuko haur eta gazteak Ondarrura joan dira udalekutan.

Herriko ikastola astebeterako etxe moduan hartuta, txikiek piloa gozatu zuten inguru euskaldunean. Astean zehar ekintza ezberdinak egin zituzten, elkarren arteko harremanak indartzeko aukera paregabea!!!!!


Horrez gain, haurren eskubideen inguruan sakontzeko aprobetxatu genuen, Gaztelekun lehentasuneko gaia bihurtu dena, "Haurrekin" haurren babeserako planaren garapenarekin batera. Zer dira haurren eskubideak? Beti betetzen dira? Nola sentituko zineten babestuagoak?


Esperientzia ederra bai haur zein begiralaeentzat. Elkarrengandik ikasi, bizipenak elkarbanatu eta azken finean...elkarrekin HAZI.


Hementxe esperientzia islatzen duten zenbait argazki. Ezin da irudien bitartez bizitako guztia azaldu, baina tira, lagintxo bat...



3 views0 comments

Recent Posts

See All
bottom of page