top of page
  • Writer's pictureGazte

Lilura 2022-2023

Kaixo! Ongi etorri 𝙇𝙞𝙡𝙪𝙧𝙖 2022-2023 Ikasturtera!

Zuen seme-alabek dagoeneko 12 urte bete dituzte eta Zumizgaiko ibilbidea amaitutzat emanda, etapa berri bat hasiko dute 12-17 urte bitarteko gazteei zuzendutako programan, Liluran, hain zuzen.


𝓩𝓮𝓻 𝓭𝓪 𝓛𝓲𝓵𝓾𝓻𝓪? Nerabeei zuzendutako aisialdiko programa, inguru sozio hezitzaile batean. Dinamika euskaraz izango da eta nahiz eta proiektu honek izaera askeago bat izan, hezitzaile talde batek jarduera erraztu eta dinamizatuko du. Parte-hartzea doakoa da.


Proiektuaren nondik norakoak hobeto ezagutu eta zuen seme-alabak parte-hartzen animatzeko, 𝙖𝙩𝙚 𝙞𝙧𝙚𝙠𝙞𝙚𝙣 𝙚𝙜𝙪𝙣𝙖𝙠 antolatu ditugu eta gonbitea luzatu nahi dizuegu. Hauetan Gazteguneko txoko guztiak ezagutzeko aukera izango duzue baita bertan garatzen ditugun jarduerak eta Lilura proiektuak orokorrean eskaintzen daizkizuen aukera guztien berri izango duzue.




Hurrengo egunetan, bazkide eta parte-hartzaile egiteko irizpideak jasoko dituzue Gogoratu, aisialdiko bestelako ekintzetan parte-hartzeko orduan, bazkide eta parte-hartzaile izateak lehentasuna emango dizuela (udalekuak, irteerak, asteburupasak etb).


Laster elkar-ikustea espero dugu!

Recent Posts

See All
bottom of page