• Gazte

Maskaradun ipuina

Gazteleku elkarteak, pandemia betean, Errekalde auzoko haurrekin zaintza emozionalerako ekimen bat sustatu du, egungo krisi egoerari erantzuteko. Haurrek haien emozioak islatu dituzte “maskaradun ipuinak” argitalpenean. Auzoekin lotzen duen erantzukizun sozialarekin bat etorriz eta antzemandako behar batzuei erantzuten saiatuz, elkarteak "Mimos de Barrio" kanpaina abiarazi zuen ekainean eta uztailean.


Kanpaina horren helburua VII. barrutiko auzoak dinamizatzea zen, hurbileko sareak indartuz eta arreta komunitatean jarriz, konfinamenduaren ondoren "gogo baxu" samarra nabaritzen bai zen. Ibilaldi osasungarriak, hitzaldiak edo haurrentzako jarduerak auzoari eskaini zitzaizkion, osasun-protokolo zorrotzak betez, parte-hartzaileen segurtasuna bermatzeko. Esparru horretan 22 jarduera egin ziren eta guztira 772 parte-hartzailera heldu ziren.


Eguneko udalekuetan egoera ahulean dauden CaixaProinfancia programako 6 eta 12 urte bitarteko 280 haurrek hartu zuten parte eta aukera bikaina izan zen auzoko haurrentzat, hilabeteak baitzeramatzan berdinekin harremanik izan gabe eta euskara praktikatu gabe. Euskal Txokorekin elkarlanean garatutako udaleku hauek, Bilboko Udalaren, "La Caixa" Fundazioaren eta Amor Misericordioso Ikastetxearen laguntzarekin egin dira eta pandemia bera bezain erreala zen premia batetik abiatzen ziren: haurrek elkartzeko espazio bat izateko beharra, harreman afektiboak berreskuratzeko, bizitakoa partekatzeko eta emozioak azaleratzeko.


Espazio horren barruan, "Maskaradun ipuinak" jarduera garatu zen, orain argitaratzeko forma hartu duena eta komunitatean ezagutzera eman dena. Jarduera horri esker, haurrek fantasia eta errealitatea nahasten dituzten istorio txikietan islatu ahal izan dituzte bizipenak. Dragoiek, piratek, super heroiek, otsoek, ogroek, printzesek, txerritxoek, zonbiek, txirulariek, gerlariek eta sorginek protagonismoa hartzen dute eta, beren abentura eta zoritxarren bidez, haurren benetako emozio, beldur, aukera eta ametsen bidez gidatzen gaituzte.


1 view0 comments

Recent Posts

See All