Abenduan zehar Gaztelekuko hainbat proiektuk ekimenak garatu dituzte neguko jaiei lotuta.
Aluzeta Komunitate Zentrotik kanpaina ederra jarri da martxan, komunitatea sendotzea helburu izan duena baita jaiak ospatzeko modu ezberdinak aurkeztea ere. Kontsumismo basatitik ihes, arreta pertsonen zaintzan jarriz, ekintza ugari garatu dira azken asteetan: kulturarteko sukaldaritza ikastaroak, hitzaldiak, merkatrukea, tailerrak…
Pertsona ugari hurbildu dira ekintza-sorta hauetara, parte-hartzea (segurtasun neurriak kontuan izanda) oso ona izan da eta kanpainaren helburu nagusietako bat bete da: auzoko pertsonek elkar-ezagutzea eta komunitateko sareak sendotzea.
Bestalde, haur eta gazteei zuzendutako Zumizgai eta Lilura proiektuetatik “Negu On” ekimena jarri dute martxan. Normaltasunean, neguko udalekuak izaten ziren datetan, eguneko koloniak antolatu dituzte haur eta gazteekin Elejabarri eta Uretamendiko Eskoletako espazioetan. Parte-hartzea ere oso ona izan da eta ume zein gazteek elkarren konpaniaz disfrutatu ahal izan dute, eguraldiak asko lagundu ez badu ere.
Comentarios