top of page
zirkilu

UDABERRIKO OPORRAK

Egun libreak aprobetxatuz, Zirkiluko zentrotik kanpo jarduerak egiteko aprobetxatu dugu ingurunea ezagutu eta gozatzeko, baita familiekin eta txikiekin aisialdirako guneak partekatzeko.


Apirilaren 12an Barakaldora hurbildu ginen zirkoaren munduan murgiltzeko ZIRKODOMOAren karpan, bertan itzulipurdiak ematen eta malabareak egiten ikasi genuen. Gero, ibilalditxo bat eginez, Lorategi Botanikoa ezagutzera joan ginen. Han zuhaitzak eta landareak miretsi ahal izan genituen, zabuetan jolastu, ahateak urmaelean ikusi eta labirintoan galdu ere bai! Leher eginda itzuli ginen hainbeste jolastuz, baina oso pozik!



Apirilaren 21ean, Zirkiluko familiak Abadiñora hurbildu ginen eta bertan artzainak izan ginen egun batez ALLUITZ NATURAN. Gauza asko ikasi genituen ardiei eta haien esne eta artilearekin egin daitezkeen produktuei buruz, biberoia ere eman genien ardiei!


Gainera, Pony gainean ibili ginen, mamia egin genuen eta zapitxoaren jolasera jolastu genuen guztiok elkarrekin. Asko gozatu genuen Patxiren begikotasunaz, bere txakurrekin, Belarri ardiarekin eta baserriaren ingurune bikainaz, Anbotoren oinetan!



Asko gozatu dugu bi ekintzekin eta ikasturteko azken hiruhilekorako indarrak hartzen lagundu digu!

Commenti


bottom of page