top of page
  • Writer's pictureGazte

Udalekuak 2022- Leon

Aurtengo Gaztelekuko Udalekuak amaitzear ditugu. Zumizgai eta Lilurako parte-hartzaileak Leon aldera hurbildu dira (Villamin eta Corporalesera hurrenez hurren).


Aurreko astetik, haur zein gazteak guztiz murgildu dira udalekuen dinamikan. Elkarbizitza landu dute, lan kooperatiboa eta elkarrenganako errespetua.


Iaz, osasun egoera zela eta, gure udalekuen indarguneetako bat alde batera utzi behar izan genuen RUTA . Baina aurten, hura berreskuratzeko aukera izan dugu. Bai txikiek zein handiek, ibilbide ezberdinak jarraitu dituzte eta herri eta txoko berriak ezagutu. Oso esperientzia aberasgarria izan da haientzat.




1 view0 comments
bottom of page