"Poesiak ahaldundu egiten du, ez du adin, sexu edo baldintza mugarik ezagutzen, etortzear dagoen mundua irudikatzen du eta iraganetik gogora ekartzen du gaur egun zentzua ematen duena edo gogoratu behar dena. Artea da "Vaso Poetico"ak interesatzen zaien errealitateari buruz hausnartzeko aukeratu duen bidea eta "Aluzeta" da bere geralekuetako bat, bere atsedenlekua, inoiz geldituko ez dela espero dugun kultur mugimendu batek indarrak biltzeko beharrezkoa duen espazioa . "
Joan den ostegunean, abenduaren 15ean, Vaso Poeticok AMALUR liburu kolektiboa aurkeztu zuen. Hona hemen jardunaldi honen laburpen txiki bat. Eskerrik asko Vaso Poetico, zuen borondate eta sentsibilitateagatik, errealitate guztiak jaso eta hartzeagatik. Gora zuek eta segi aurrera!!!
Comments