top of page

ZIRKILUKO NEGUKO EKINTZAK


Haurrek izan dituzten eskola-oporretan, Zirkilutik hainbat jarduera egiteko aprobetxatu dugu. Lehenengo jarduera abenduaren 28an egin genuen familiekin, etxeko lanei buruzko prestakuntza-pilula bat: nola lagundu umeei lanak egiteko prozesuan, aholkuak, teknikak... Bigarren jarduera, abenduaren 30ean egin genuen familiekin Izenadubara, eta bertan euskal mitologian murgildu eta Olentzero ezagutu ahal izan genuen. Azken jarduera urtarrilaren 4an egin genuen, eta oraingo honetan Bizkaia Park Abenturara joan ginen. Bertan, umeak pirata bihurtu ziren une batez.



4 views0 comments

Recent Posts

See All
bottom of page