Prest dugu Gaztelekuko aisialdi sozio-hezitzaileko jardueren eskaintza, Zumizgai proiekturako, 3 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzendua.
Gaurtik aurrera, irailaren 15era arte, aurreinskripzioa egin ahal izango duzue. Data horretatik aurrera, jasotako aurreinskripzioekin, taldeak osatzen joango gara, zozketak egingo ditugu, behar izanez gero, eta lotura bidaliko dizuegu plaza esleitu zaizuenei, izena emateko. Hemen duzue jardueren eskaintza osoa. 1. taulan ikus dezakezue jarduera motaren arabera ordenatuta. 2. taulan, haurren jaiotza-urteen arabera.
Aurreinskripzioa egiteko, egin klik hurrengo botoian, zuzenean aplikaziora eramango zaituena.
*aurretik parte-hartu baduzue ziurrenik email bat jaso duzue. Hobe da aurreinskripzioa email horren bitartez egitea, datuak beste behin ere sartu behar ez izateko.
Izena emateko prozesuaren inguruan zalantzarik baduzue edo hori egiteko zailtasunen bat baduzue, jarri harremanetan arduradunekin: 94 444 95 96 - 670 449 597
Eskaitza osoa deskargatzeko, egin klik hemen:
Comentários