Gazteleku
Polita den guztia poliki eraikitzen da
Gazteleku irabazi asmorik gabeko elkarte plurala eta independentea da, komunitatearen garapenarekin konpromiso sendoa duena, VII barrutian esku hartze sozialaren eta komunitatearen garapenaren arloan jarduten duena. Erakundetik, proposamen berritzaileak abiaraziz eta kalitatezko proiektuak sustatuz lan egiten dugu, ahultasuna eta gizarte-bazterketa gainditzera bideratuta, herritarrei protagonismoa berreskuratzeko aukera ematen dieten prozesu pertsonalak eta / edo kolektiboak ahalbidetuz. Horrekin batera, Gaztelekuk aniztasunek auzoko jardueran parte har dezaten sustatu eta bultzatzen du eta horretarako espazio eta kanal desberdinak errazten ditu.
Gure historia
40 urteko lan komunitarioa
Gazteleku diktaduratik demokraziarako trantsizio garaian sortu zen, Errekalde auzoko mugimendua oso aktiboa zen testuinguruan (autopistaren aurkako borrokak, Plaza, Anbulategia, Haurrentzat Gabinete Psikopedagogikoa, San Adriango eta Eskurtzeko bigarren hezkuntzako ikastetxeak, hiri birsorkuntza eta etxebizitza okupazioak 83ko uholdeen ondoren, etab.). Errekaldeberri Familia Elkarteko gazte talde batek Errekaldeko Gazte Lokala (LjR) gestatzen eta martxan jartzen du, taldearen berezko beharrei erantzunez, elkarreragiteko eta beren proiektuak aurrera eramateko espazio bat bilatzen ari zirelarik. Horrela jaio zen gaur egungo Gazteleku.