Errekaldeko Topalekua Bilboko Udalak auzo bakoitzean banatu dituen gazteguneen sarearen parte da.
Gazteen topagune hau Elejabarri ikastetxeko beheko solairuan dago (Tolosa kalea 9. zenbakia) eta erabilera gune ezberdinetan banatuta dago. Erabilera anitzeko gela zentrala, mahai tolesgarriak eta mugigarriekin, bilera gune erosoa, ordenagailu gunea, mahai-jokoetarako gunea, liburuak eta aldizkariak, patioa eta kanpoko frontoia, ispilu gela, sukaldea eta talde erabilerarako aparteko gela. Hori guztia aisialdia beste gazte batzuen konpainian gozatu nahi duten 12 eta 17 urte bitarteko pertsonen eskura jartzen da.
Espazio hau bi hezitzailez osatutako talde batek dinamizatzen du, jarduera desberdinak proposatuko dituztenak eta parte-hartzaileei beren ekimen eta kezken garapenean lagunduko dietenak.
Bakarrik edo konpainian etor zaitezke gurekin ezagutzera. Topalekua zabalik izango duzue asteazkenetik larunbatera, 17:00etatik 20:30era.